arizkun.jpgARIZKUNGO IHAUTERIAK

SINBOLOGIA

Hartza ez da erabateko irudikapena (adarrak, ardi-larrua). Honela hainbat antropologoren teoriatan eragina du. Basapizti bat omen da, negu gorri baten ondoren esnatzen den naturaren irudikapena.

Bertzalde, gure folklorean oso leku garrantzitsua du hartzak. Animalia suntsitzailetzat badugu ere, ingurune eta etxabere zaindaritzat jotzen da. Bere gurtza San Blasekoarekin batera ematen da. Zuntzen zaindaritzat dugu. Honek inauterietako hainbat aferekin lotura izanik.

Hala ere, bere interes handiena ilargiarekin harremana duen animalia izatean datza. Urtaroen arabera agertu eta desagertzen baita. Alde honetatik inauteriekin duen lotura erabatekoa da. Europan otsailaren 2an hartza bere ezkutalekutik aterako dela uste da. Hau negua lo eman ondoren gertatzen da eta klima eta astroen egoera aztertzeko egiten du. Ilargia beterik bada bere zulora itzuliko da. Horrek negua oraindik bukatu ez dela erran nahi baitu. Dena den, egun horretan babeslekua utziko balu, neguko azken ilberrian garela erran nahiko luke. Horrela beraz, udaberriaren atarian egonen ginateke.

Inauteriak ezin dira otsailaren 2an baino lehenago izan. Hau dugu, izatez, lehen egun posiblea.
Inauterietan hartza irudikatuz, berpizkundea sinbolizatu nahi da. Honekin, agian, udaberriaren etorrera bizkortu nahiko da. Indarberritutako energiekin batera.

Elezaharraren arabera, hartzak bere sabelean hildakoen arimak daramatza. Horregatik arimen eta ehizaren jaunatzat hartzen da.

Erlijioaren ondorengo aldeak ere sinbolizatzen ditu: haserrea, haragikeria, gula eta axolagabekeria.

EKITALDIAK

Arizkungo inauteriak lehentxeago hasten dira. Haur orakundearekin batera, ortzegunarekin. Haurren inauteriak dira. Beti izan den bezala eskolarik gabeko egunak izaten dira. Herriko etxeetan egiten duten eskaeran, haurrek honakoa abesten dute: “Egun ttun-ttun, bihar ttun-ttun, etzi ere ttun-ttuna. Etxe huntan arnoa bada, guk ez jakin zenbana. Zenbana den jakiteko, degun ttanttatto bana”.

Puska biltza: Igandean eta astelehenean egiten da eskaera. Auzo guztiak korritzen dituzte, baita barreiatutako baserrietaak ere. Gazteak dira pasatzen direnak eta beraien saskian arrautzak, txistorra, urdaila... jasotzen dute. Alkandora beltza, txapela eta zapi gorria janzten dute eta txistulari eta atabalariren batek laguntzen dituzte.

Ezkontza: Inauteietako asteartearekin egiten da. Hau hartza eta mozorroak ateratzen diren urteko egun bakarra da. Inork ez daki mozorro hauen azpian dauden lagunen nortasuna. Txuputo karrikako etxe batean mozorratzen dira eta 12ak aldera kalejira agertzen da. Fanfarre batek musikaz alaitzen du. Beraiei guztiek ezkont-gorte batean bildurik dauden maskarak gehitzen zaizkie. Ezkongaiek zeremonia eta oturuntzara gonbidatutako senitarteko eta lagun guztiek lagunduta karrikak korritzen dituzte. Beraiekin batera baina bat egin gabe hartza eta hartzazaina. Guztiek herria korritzen dute hainbat tabernatan geldialdiak eginez. Kalejira bukatzen denean eta bazkaria baino lehen (edo ondoren) plazan mutildantza eta sagardantza dantzatuko dute. Azkeneko hau Baztango sagarrari eginiko omenaldia da.